XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aingeruen komentuko serorak beren aitzinekoen kartsutasuna ahantzirik, lazotarsun galgarri batean eroriak ziren.

Serora hek Iñazio nahi zuten ikusi, ez kanbiatu beharrez, bainan ikusgarri bat zelakotz.

Iñazioren berri jakinak ziren; nongo seme zen, gortean zoin maitagarri izana zen, gerlan zoin bortitz, adinik ederrenean munduari nola uko egina zen.

Berri horiek beraren ahotik nahi zituzten xehekiago entzun.

Gure saindua juan zitzaioten, apez saindu bat lagun harturik.

Serora batzu bortizki larderiatu zituen; adiarazi zioten serora batek otoitzean eta bertutean behar duela bizi; hala bizi izan zirela heien aitzinekoak, eta Jainkoak eta munduak ez dutela oraikoetarik gutiago igurikatzen.

Ez zen alferretan mintzatu.

Haren hitzaz hertsatuak, gogoetak egin zituzten serorek, komentuko ateak hetsi zituzten munduari, eta jenden elebideak ixilarazi bizitze saindu eta gorde batez.

Serora heien enganatzaileak hasarratu ziren Iñazioren kontra, eta mendekatu behar zitzaizkola hitzartu zuten.